Lokarri


Akordiotara iristeko itxi egingo gara. Ekainaren 13an, larunbatean, Iruñean

 
Berradiskidetzea bakearekin lortutako gai nagusietako bat da. Asko hitz egiten da gaiari buruz, eta nahiz eta ez orain ez diren betetzen baldintzak gaia azken ondorietaraino lantzeko, gizarte bezala, prestatuz joan behar dugu berradiskidetze prozesu bat garatzeko bidea. Berradiskidetzeaz ulertzen duguna herritarron artean partekatzea da lehendabiziko urratsa.
 

Aipatu gaiari eskainita egongo da Lokarrik ekainaren 13an, larunbatean, Iruñean egingo duen Itxialdia (IWER eraikinean, garai batean Matesa eraikinaz ezagunagoa. Marcelo Celayeta 75, 4B, sarrera erlojuaren dorrearen azpian, 2. solairuan). Goizeko 10.00etatik arratsaldeko 18.00etara itxi egingo gara, berradiskidetzeari buruz hitz egin, eztabaidatu eta akordioetara iristeko. Bakearekin eta normalizazioarekin lotutako hainbat gai lantzeko abendura arte egiten arei garen ziklo baten hirugarren Itxialdia da hau. Beste itxialdien ondorioak: Gasteiz, Bilbo

 
Zatoz eta parte hartu
 
Eguneko edozein unetan egin dezakezu bat gurekin, baina egun osoa ematera animatu nahi zaitugu. Hitzaldiak, eztabaidak, elkarrizketa mordoa eta parte hartzea egongo dira. Zu zeu etortzea ere espero dugu.

Deitu 902 42 10 10 telefonora edo idatzi info@lokarri.org helbidera, izena eman eta zehaztasun guztiak ezagutzeko.

Egitaraua

Bertaratzerik ez baduzu, erantzun galderari formulario honetan.
Jasotako ekarpen guztiak Itxialdian eztabaidatuko ditugu.
 

Kanpainaren emaitzak