Prentsa-ohar honen bidez, Lokarrik, akordioaren eta kontsultaren aldeko herritarren Sareak alegia, Etorkinen Erakundeen Federazioak Iruñean deitu duen elkarretaratzearekin bat egiten duela jakitera eman nahi du.
Lehenik eta behin, Barajaseko atentatuan gertatutako hildako, kaltetu eta hauen guztien senitartekoei gure elkartasuna eta laguntza helarazi nahi diegu, hala nola ekuatoriar guztiek osatzen duten komunitateari zein oldartuta sentitu baita indarkeriazko gertakari honen ondorioz. Nafarroan bizi diren ekuatoriar guztiei gure hurbiltasuna erakusteko elkarretaratze honekin bat egiten dugu.
ETAk behin betirako indarkeria alde batera utz dezan aldarrikatu nahi dugu halaber. ETAk gizartearen ahotsa entzun eta bakearen eta giza eskubide guztien errespetuaren aldeko gizartearen eskakizunari erantzun egokia eman behar dio.
Lokarrik Nafarroako gizartearen ahotsa entzun dadin nahi du. Une hauetan itxaropenari eutsi behar zaio, bakearen eta elkarrizketaren aldeko gizartearen borondatea geldiezina baita.
2007ko urtarrilaren 11a