Lokarri

Lokarrik kontsulta bat egingo du Gernikan azaroaren 9an

2008-09-30 Ekimenean parte hartzera deitu du Lokarri

Herritarrak bakearen, elkarrizketaren, akordioaren eta kontsultaren alde mugiaraztea da helburua

Azaroaren 6an urte bat beteko da Lokarrik Eusko Legebiltzarrean 18.000 sinadura baino gehiago aurkeztu zituenetik herri kontsulta baten deialdia eskatuz bakearen eta normalizazio politikoaren aldeko prozesua desblokeatzeko. Harrezkero, gogotik egin du lan Lokarrik akordio politiko bat sustatzeko eta herri kontsulta bat deitzea komenigarria dela defenditzeko.
 
Premisa bat dugu abiapuntu: euskal gizartea nahiko heldua da bere nahia demokratikoki, zuzenean eta bakean adierazteko. Aldiz, indarkeria, Giza Eskubideen urraketak, bazterkeria, ukazioa elkarrizketari, konfidantza ezak eta adostasunen suntsiketak pairatzen ari gara eta gure bizikidetza arazoen konponbidea oztopatu baino ez da egiten horrela. Gainera, bere nahia kontsulta batean adieraztea galarazten zaio euskal gizarteari.
 
Aitzitik, baieztatu nahi dugu kontsulta bat egitea eta horretan parte hartzea oinarrizko eskubide demokratikoa dela eta tresna ezinbestekoa, legezkoa eta komenigarria bakea, elkarrizketa eta akordioarean alde aurrera egin eta horiek sustatzeko. Herri kontsulta baten deialdia aldarrikatzeko bidea hasi besterik ez da egin. Ekimena bultzatzen eta lanean jarraitu behar dugu euskal herritarrek aukera izan dezaten kontsulta batean bere iritzia zuzenean adierazteko.
 
Herri kontsulta bat egingo dugu Gernikan
 
Bakearen eta normalizazioaren aldeko herri kontsulta bat egingo du Lokarrik datorren azaroaren 9an Gernikan, euskal gizartearentzat erreferentzia sinboliko handiko tokian. Beste edozein kontsulta bat bezala antolatuko da kontsulta hau, baina ofiziala izan gabe. Horregatik, hauteslekuak zabalduko dira, hautestontziak egongo dira, kanpaina botoak eskatuz, zenbaketa, etabar. Kontsulta ofizial batetik ezberdinduko duen gauza bakarra izango da hautesle-errolda ez dugula eskuragarri edukiko.
 
Herri horretako biztanleei zuzendua dago kontsulta, baina Gernikan bizi ez diren pertsona guztiek izango dute parte hartzeko aukera, ekimena antolatzen lagunduz edota boto elektronikoa emanez datozen egunetan zabalduko den www.gernika2008.org web orrian.
 
Gainera, mobilizatzeko aukera bat izatea nahi dugu eta erakutsi nahi dugu herri kontsultak herritar guztien eskubidea direla. Horregatik, honako helburua proposatu dugu: 300 boluntario mugiaraztea eta gutxienez Gernikako herritarren %50ek kontsultan parte hartzea.
 
Aipatu helburuak betetzearren bi alditan sailkaturiko kanpaina bat diseinatu dugu:
 
1- Prestakuntza. Ondorengoak izango dira aldi honen ekimen nagusiak: 1) 20.000 eskupaper bidaltzea boluntarioek izenak hartzeko, 2) kanpaina publizitate bat Gernikan ekimenaren berri emateko, 3) Lokarriren sare estatalari eta nazioartekoari informazioa bidaltzea eta 4) argibideak emango dituen web orri bat zabaltzea (www.gernika2008.org)
 
2- Kontsulta gauzatzea. Aldi honetan 1) botatzeko era ezberdinak azalduko dituen eskupaper bat banatuko da Gernikan: boto elektronikoa, posta arruntez eta azaroaren 9an zabalduko diren hautestokietan, 2) herri kontsulta ikuskatuko eta ebaluatuko duen Segimendurako Nazioarteko Batzorde bat aurkeztuko da eta 3) kontsulta egingo da Gernikan.
 
Galdera

Komenigarria eta zilegi iruditzen zaizu herri kontsultak egitea bake prozesua bultzatzeko eta bazterkeriarik gabeko elkarbizitza demokratikorako akordio politiko bat exigitzeko?

300 boluntario behar ditugu

Kontsultaren gauzatzean laguntzeko deia egin nahi dugu gaurdandik. Erronka handia da antolakuntza osoa Lokarrirentzat eta 300 boluntario behar ditugu kontsulta azaroaren 9an berme osoz egingo dela ziurtatzeko. Hautesmahai bateko kide izatea, goizeko 10.00etatik arratsaldeko 7.00etara, izango dute eginbeharra boluntarioek, baina soilik ordu batzuk egoteko aukera ere badute. Boluntario jarduteko izena eman nahi geroz, 902 42 10 10 telefonora deitu behar da, info@lokarri.org helbidera idatzi edo www.lokarri.org webgunean sartu.

Ekimen honen helburua

Gizartea mugiarazi eta herri kontsultak herritar guztien tresna demokratiko bat direla erakutsi nahi dugu azaroaren 9an Gernikan egingo dugun kontsulta honen bidez. Halaber, herri kontsultak gure arazo propioak konpontzeko tresna demokratiko bat direla erakusteko agerraldi praktiko bat izatea nahi dugu kontsulta hau, Europako beste toki batzuetan egin ohi duten bezala, normaltasunez gauzatzen baitituzte herri kontsultak. Gainera, uste dugu baliagarria izango dela bake eta normalizazio politikoaren prozesua desblokeatzea ahalbidetuko duten baldintzak finkatzen saiatzeko.

Horregatik guztiarengatik, Gernikan azaroaren 9an egingo den kontsulta honetan parte hartzera animatzen zaituztegu eta bakea, elkarrizketa eta kontsulta batean erabakitzeko ahalmena gure bizikidetza esparrua eraikitzeko oinarriak izan daitezen laguntzera.

2008ko irailak 30


Iritziak

Iñaki Gorostidi | Cualquier acto realizado democraticamente, que haga que "los oidos que no quieren escuchar y los ojos que no quieren ver" se enteren de cual es la voluntad de nuestro pueblo, contará con mi apoyo; por ello estaré todas las horas acordadas en Gernika, e igualmente el dia 25 de octubre, en alguna de las concentraciones. | 22.10.2008 08:24
maite | Muy buena la idea de convocar a la ciudadania,a pesar de Eta y del gobierno español ,nuestra historia debemos escribirla nosotros ,no estamos en los tiempos en que los "señores"decidian,ante todo personas libres ,en un pais libre de decidir. | 16.10.2008 18:01
SARA GUTIERREZ EGILIOR | Oso ondo irudituten jata ekimena, baina ni ez naz Gernikakoa eta nire erantzuna eman nahi dot ere, beraz nire proposamena puntu desberdin gehiagotan egitea da. Badakit herri guztietan antolatzea oso saila dala, baina Euskadiko hiri eta herri handienetan, zonaka, ere antolatzea oso justoa irudituten jata. Ukatu nahi digute gure iritzia emateko eskubidea, eta kontsuta defendatzea herritar guztien ardura da, mugi gaitezen! | 01.10.2008 11:49

Zure iritzia bidali