Herri-partaidetzan oinarrituriko zortzi ordu izango dira, Bilbon
Halaber, posible izango da ekitaldiaren segimendua egitea eta parte-hartzea internet bidez
Bakerako prozesuan herri-partaidetza bultzatu eta erraztea jarri du Lokarrik bere lehentasunen artean. Honako ustean oinarritzen da sinesmen hau: herri-partaidetzak badu ahalmena bakea lortzen laguntzeko eta euskal gizarteak pairatzen dituen bizikidetza arazoetarako konponbideen prozesua desblokeatzeko.
Lokarrik herri-partaidetza bultzatzeko "Itxialdia" ekimena egingo du
Urtearen amaiera arte, herri-partaidetzan oinarrituriko zortzi ekimen garatzea erabaki du Lokarrik bakeari, Giza Eskubideei eta bizikidetzari buruz hitz egiteko. Berritzailea izango da ekitaldi hauen formatua, izan ere, berreskuratuko baitira urte askoan zehar aldarrikapenerako, hitz egiteko, akordioak lortzeko eta partekatzeko dinamika erakutsi zuten itxialdiak, aldi berean internet bidez parte hartzeko aukera eskainiz, 2.0 webguneak eskuragarri jartzen dituen tresnak erabiliz.
Itxialdi hauetako lehendabizikoa martxoaren 28an, larunbatean, izango da, goizeko 10etatik arratsaldeko 6etara, Bilboko Sortzez Garbia Parrokian (Sabino Arana, 42) eta indarkeriaren amaiera lortzeko beharrezkoak diren urratsak eztabaidatu eta adostera bideratuko da.
Egitaraua eta ekitaldiaren dinamika
Itxialdiaren lehendabiziko zatia, goizeko 10.00etatik eguerdiko 12.30era, ekitaldia aurkeztera dago zuzenduta. Jordi Armadans-ek, Fundacio per la Pau erakundeko zuzendariak, bideokonferentzia bidez parte hartuko du bide emateko ondorengo mahai-inguru bati. Martxelo Otamendik (Berriako zuzendaria) eta Paul Riosek (Lokarriren Koordinatzailea) ETAren egoera eta bake-prozesua berreskuratzeko aukerak aztertuko dituzte mahai-inguru horretan. Hurrengo mahai-inguruan, 11.30ean, Itziar Azpuruk (Gesto por la Paz) eta Rafa Sainz de Rozas-ek (Abokatua) parte hartuko dute eta hau azalduko diete parte-harzaileei: gizartean indarkeriari zilegitasuna nola kendu, eta nola bultzatu indarkeriarik gabeko jokaera aktiboa.
Hitzaldiak eta mahai-inguruak bukatu ondoren, partaidetza, elkarrizketa eta entzumen sozialeko ariketa bat jarriko dira abian. World café-ren dinamika hautatu da metodo bezala, eztabaidarako egokitua proposamen zehatzen eta akordioen bilaketaren inguruan. Ondoren, eta bazkaldu eta gero, honako dinamika landuko da: parte-hartzaileek esaldiak osatuko dituzte goizeko esperientziatik eratorritako proposamenekin.
Azkenik, lehendabiziko "Itxialdi" honi amaiera emango zaio jardunaldia osoan zehar egindako lanaren ondorioak aurkeztuz. Antzerki talde batek dramatizatuko ditu ondorio horiek.
Partaidetza internet bidez
Lokarrik bi bide eskaintzen ditu ekarpenak iristarazteko eta eztabaida, hausnarketa errazteko. Jasotako proposamen guztiak 28an bertan garatuko den elkarrizketa-dinamikara gaineratuko dira.
Twitter edota facebook erabiltzen baduzu, hemen jaitsi dezakezu kanpaina honen leloa zure profilean jartzeko.
Gainera, hitzaldiak eta mahai-inguruak zuzenean emitituko dira Lokarriren kanalaren bidez Ustream-en.
Esperientzia honen emaitza
Jardunaldiaren bukaeran indarkeriaren amaierari buruzko esaldi batzuk erredaktatuko dira, parte-hartzaileek komenigarritzat joko dituzten esaldiak. Esaldi hauek interneten argitaratuko dira. Halaber, prozesu parte-hartzaile guztiaren txosten bat egingo da eta aldedri politikoei, erakundeei eta gizarte mugimenduei bidaliko zaie. Interneten jarriko da eskuragarri interesaturik dauden pertsona orok irakurri ahal dezaten.
Pertsona orok parte-har dezake
Lehen esperientzia honetan 100 pertsona inguru biltzea jarri du helburutzat Lokarrik. Interesaturik dagoen pertsona oro bertara daiteke ekitaldira, bai goizez nola arratsaldez. Baiztapena eskatzen zaie soilik egun osoan parte hartzeko asmoa dutenei, bazkaria antolatu ahal izateko. Izena 902 42 10 10 telefonoan edo info@lokarri.org helbidean eman daiteke.
Hedabideak ere gonbidatuta daude irudiak hartzera eta parte hartzaileen iritziak jasotzera.
2009ko martxoak 24