Lokarrik, adkordioaren eta kontsultaren aldeko herritarren Sareak, gaitzespen irmoa adierazi nahi die ETAk Gasteizen eta Ondarroan egindako atentatuei eta bere elkartasuna eta babesa adierazi nahi dizkie bi atentatuetan zauritutako pertsonei.
ETAk erakutsi du ez diela inolako errespeturik Giza Eskubideei eta biolentzia behin betiko bazter dezala eskatzen duen euskal gizarte gehienaren nahiari.
ANV eta EHAK legez kanpo utzi eta Amnistiaren Aldeko Batzordeko buruak zigortu eta aste berean gauzatu dira atentatuak. Oinarrizko askatasun demokratikoen urratze hauek ez dira, kasu bakar batean ere, aitzakia ETAk indarkeriari euts diezaion. Jadanik bukatu egin behar du biolentziak, euskal gizartea, XXI. mendean sartuta garelarik, bakean eta demokrazian bizi eta elkarbizi nahi baitu.
Lokarritik, honakoa eskatu nahi diogu ETAri: lehenbailehen indarkeria bazter dezala eta lagun dezala euskal gizartearen bake nahiei erantzuteko prozesu bat berriz abiatzeko baldintzak jartzen.
2008ko irailak 21