Lokarri

Eskubideak eta askatasunak murriztearen beste adibide bat

2008-09-16

ANV legez kanpo uztea eta desegitea gaitzetsi du Lokarrik

 
Lokarri herritarren eta kontsultaren aldeko herritarren Sareak bere gaitzespen irmoa adierazi nahi dio ANV legez kanpo utzi eta debekatzeko Auzitegi Gorenak hartutako erabakiari. Berriz ere euskal herritarren zati handi bati hainbat eskubide galarazten zaizkio: afera publikoetan parte hartzeko aukera, hautu politikorako askatasuna eta hauteskundeetan hitza adieraztekoa, biltzekoa eta elkartzekoa. Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean eta Espainiar Konstituzioan jasota daude eskubide hauek guztiak.
 
Rodriguez Zapateroren Gobernua Alderdi Popularraren aurreko gobernuen bide berean dabil. Euskal gizarteak pairatzen dituen arazoak konpontzeko elkarrizketaren aldeko apustua egin eta gero, behin ETAk su-etena hautsi zuelarik, berriz ere askatasunak murrizteko errezeta erabiltzea erabaki du. Duela urte bat baino pixka bat gehiago, agindutako iragazkitik pasa ziren ANVko hautes-zerrendak eta udal eta foru hauteskundeetara aurkeztu ahal izan ziren. Zer aldatu da harrezkero? Alderdi politiko hau legez kanpo utzi izanak argi erakusten du Justizia "guztiak balio du" estrategiarako baliatzen duela Gobernu espaniarrak ETAri aurre egiteko.
 
Zuzenbideko Estatu batek ez du ahalegina egin behar milaka herritar bizitza politiko normalizatu batetik baztertuak gera daitezen. Euskal gizartea duela urte asko ari da eskatzen beharrezko pausoak ematea errespatatzeko Giza Eskubide guztiak, aniztasuna, aukera berdintasuna eta bakean eta demokrazian oinarrituriko elkarbizitza esparru bat. Epai honek helburu horretatik pixka bat gehiago urruntzen gaitu, blokeoa eta bakerako eta normalizaziorako hondatze egoera sendotzen ditu eta oztopo berri bat da aipatu prozesuan aurrera egiteko. Areago, epaia gauzatzeak tirabira handiagoak eragingo ditu udaletxeetan eta Foru Aldundietan, zeintzuetan ANVk badituen ordezkariak.
 
Auzitegi Gorenak aurki hartuko du erabaki bat EHAK legez kanpoko uztea eskatzen duen helegitearen inguruan. Aukera egokia izango da errespetua erakusteko Giza Eskubideekiko eta oinarrizko askatasun demokratikoekiko, eta Gobernuak beste norabide bat hartu eta bake prozesurako ildo blokeatzaileatik urruntzeko. Bide beretik jarraituta, arazoak larritu eta irtenbideak oztopatu baino ez da egiten.
 
2008ko irailak 16

Iritziak

enedia | los vascos del mundo deberemos seguir luchando cada uno desde su pais argentina, su ciudad la universidad en mi caso, para alcanzar nuestra meta y nada ni nadie impedirá lograr lo que queremos, particularmente cada dia para nosotros es lucha. | 20.09.2008 21:36

Zure iritzia bidali