Lokarri

Erabateko gaitzespena Luis Conde de la Cruz-en hilketari

2008-09-22 Lokarriren prentsa-oharra
 
Lehenik eta behin, Lokarrik, akordioaren eta kontsultaren aldeko herritarren Sareak, bere elkartasuna adierazi nahi die gaur ETAk Santoñan hildako Luis Conde de la Cruz-en senide eta lagunei. Lagun maite bat galtzeak ez du konponbiderik eta, komunikatu honen bidez, gure laguntza eta hurbiltasuna adierazi nahi ditugu.
 
Iragan asteburu honetan, Giza Eskubideak urratu eta erasotu ditu ETAk. Gaur, gainera, Luis Conde de la Cruz-en bizitzaren aurkako atentatua gauzatu du eta, hain zuzen, bizitza eskubideak, oinarrizkoa eta utziezina, gainerako eskubideak sostengatzen ditu. Lokarrik irmotasun handiz arbuiatu nahi du ETAren atentatu hau, bizitza bat akatu baitu eta sufrimendu erabatekoa eta konponezina areagotu baino ez baitu egin.
 
ETAk, atentatu honen bidez, zuzenean egiten dio eraso euskal gizarte osoari, indarkeria amaitzeko gehiengoak duen nahia eta Giza Eskubideak urratzen baititu. ETAk ez du inolako aitzakiarik indarkeriari eusteko. Lokarritik, honakoa exigitzen diogu ETAri: argi eta irmoki adieraz dezala bertan behera utziko duela demokraziaren aurkako bide gizagabe hau.
 
Azkenik, indarkeriari bere gaitzespena adierazteko eta herritarren gehiengoaren dei hau zabaltzeko Eudelek antolaturiko ekintzetan parte hartuko du Lokarrik.
 
2008ko irailaren 22a

Zure iritzia bidali