Lokarri

Blokeoaren eta debekuen bidea berresten du Auzitegia Konstituzionalaren epaiak

2008-09-12 Ez da iraunkorra juridikoki eta herritarren partaidetza eskubideak murrizten ditu
 
Zapateroren Gobernuak hasitako bidean urrats berri bat da berriki ezagutzera eman den Auzitegi Konstituzionalaren epaia, zeinetan Konstituzioaren kontrakotzat jotzen den bakeaz eta normalizazioaz euskal herritarrek zer iritzi duten jakiteko herri-kontsulta bat deitzeko Legea. ETAk su-etena hautsi ondoren, elkarrizketa blokeatzen eta debekuak agintzen aritu da Zapatero euskal gizarteren arazoei aurre egiteko. Uko egin dio Gobernuarekin eta alderdi politikoekin bazterketarik gabeko elkarrizketa bat abiatzeari eta justiziaz baliatu da bakea eta elkarbizitza normalizatzearen alde aukera berri bat zabaltzeko saiakerak oztopatzeko.

Akats larria da Auzitegi Kosntituzionalaren epai hau. Hiru argumentuk arrazoitzen dute baieztapen hau: 1) juridikoki ez da jasangarria, 2) euskal herritarrek politikan parte hartzeko eskubideak murrizten ditu eta 3) bakerako eta normalizaziorako prozesuaren blokeoa sendotzen du.

Konstituzionalaren epaia ez da jasangarria juridikoki.

Epaian Konsituzioak esaten du hautes-prozedura baten mekanismoak erabiltzen dituen kontsulta oro erreferendum bat dela eta, beraz, Espainiar Konstituzioaren 149.1.32 artikulura lotuta dago. Baieztapen honek ez du sostengurik honako arrazoirengatik:

1- Aipatu artikuluan jasotzen da Estatuak eskumen esklusiboa duela erreferendum bidezko herri kontsultak baimentzeko. Horrek aurresuposatzen du badirela beste bide batzuk kontsultak deitzeko, baina ezin badira erabili hautes-prozedurak, edukirik gabe gelditzen dira kontsultak. Hauteskunde-batzordeen osaera eta hautesle-erroldak lortzerik ez badago, ez dago oinarrizko berme demokratikorik herri-kontsultak egiteko. Aipatu artikuluak baieztatuko balu Estatuaren eskumen esklusiboa herri kontsulta guztiak baimentzeko, arrazoia izango luke Auzitegi Konstituzionalak, baina hori ez da aginduak hitzez hitz dioena.

2- Konstituzionalak ikuspegi juridiko zaharkitua erabili du erreferenduma eta kontsulta bereizteko. Eusko Legebiltzarrak onetsitako legea ez da erreferendum bat, ez baitu helburutzat Lege bat edo arau ekintza bat berrestea. Zuzenean herritarren iritzia jakin nahi du soilik. Gaian adituak direnek egiten dute bereizketa hori. Haatik, Auzitegi honentzat berdina da guztia.

3- Aurreko guztiaren adibide bat da ondorengoa: epaiaren ondorioz, Kataluniako eta Andaluziako estatutu berri batzuk ere konstituzioaren kontrakotzat jo daitezke; izan ere, Komunitate Autonomiko horiek herri-kontsultak, erreferendumak salbuespen, sustatzeko gaitasuna dutela baieztatzen baita estatutu horietan. Bitxia da Andaluziarako inolako helegiterik ez aurkeztu izana. Orain, Auzitegi Konstituzionalak azaldu beharko luke nola gauzatu ahal izango dituzten kontsultak komunitate horiek ez badituzte eskuragarri hautesle-erroldak.

Herritarrek politikan parte hartzeko eskubideak murrizten ditu epaiak.

Demokrazia kontzeptu zaharkitu batean dago ainguratuta Konstituzionala. Horren adibide garbiena epaian ikus daiteke, demokrazia zuzenaren tresnak soilik ordezkapen demokrazia sendotzeko erabili behar direla jasotzen baitu. Europako herrialde askok (Suitza, Austria, Italia, Baltikoko herrialdeak) hasitako bidearekin talka egiten du demokrazia ulertzeko modu horrek. Halaber, talka egiten du ordezkapen demokrazia eta zuzena elkarren artean osagarri diren sistema demokratiko batera zabaltzen ari diren munduko beste herrialde (bereziki Hegoamerika eta Amerikako Estatu Batuak) batzuetako ereduarekin. Herritarrak erabakietara hurbiltzera eta parte hartzera bultzatzen dituzte eredu horiek.

Soilik hauteskundeetan eta jada Legebiltzarrean edo Gobernuan zehazturiko aferei buruzko noizbehinkako erreferendumetan parte hartzera mugatzen ditu herritarrak epai honek. Demokrazia ulertzeko modu horrek eraman du 1981etik soilik 4 galdeketa egitera (NATO, Europako Konstituzioa, Andaluziako eta Kataluniako estatutuak). Horrekin alderatuta, AEBetan, 2007an, 34 egin ziren.

Bakerako eta normalizaziorako prozesua blokeatzen du ebazpenak.

Epaian larriena honakoa da: bakerako eta normalizaziorako prozesuaren blokeoa sendotzeko beste urrats bat da. Bake prozesuaren porrotak eragindako ajea bizi du oraindik euskal gizarteak eta azken hilabeteotan Zapateroren Gobernuaren jarduera izan du begien aurrean; alegia, alderdi politikoen arteko elkarrizketa oztopatzen eta Eusko Jaurlaritzarekin negoziazio prozesu bat abiatzeari uko egiten ikusi du Zapateroren Gobernua. Orain, behin kontsulta deitzeko Legeari jarritako helegitearen eta eten-aginduaren ondoren, ate bat itxi nahi zaio euskal gizarteari; pairatzen dituen arazoak konpontzeko atea zabaltzeko aukera galarazi nahi zaio. Elkarrizketa ukatu eta kontsulta debekatzen bada, zeintzuk dira gelditzen diren aukerak? Gobernu Zentralaren jarrerak eta Konstituzionalaren epai honek honako mezua helarazten diote euskal gizarteari: irtenbideak soilik posible izango dira beraiek nahi dutenean eta beraiek nahi duten moduan, hau da, euskal gizartea ez da heldua bere erabakiak hartzeko eta arazo propioak konpontzeko, bakearen alde atsedenik gabe lan egin duen arren, eta soilik beraiek dituzte eskumena eta gaitasuna bakraeko prozesu bat garatzeko.

Lokarrik uko egiten dio argumetu hori onartzeari. Euskal gizartea heldua da eta oso gaitua dago bakearen eta elkarbizitzaren inguruan zuzenki galdetua izateko. Kontsulta baten deialdia aldarrikatzeko orain arte egindako bidea hasi baino ez da egin. Oinarrizko eskubide demokratikoa da eta beharrezko tresna bat, legezkoa eta komenigarria blokeoa gainditzeko. Herritarren nahia zein den zuzenean jakiteko tresnak definitzeko lanean jarraitzea dagokie orain erakundeei, alderdi politikoei eta gizarte osoari. Lokarrik ere beregain hartzen du konpromiso hau eta, hain zuzen, aurki emango du ezagutzera bere lan-ildoa.

2008ko irailak 12



Iritziak

Maribel de Aranoa | Vistos los comentarios, con los que estoy totalmente de acuerdo, tendríamos que unirnos todos los Partidos Vascos, sin exclusiones, poniendo cada uno de nuestra parte, lo más apropiado para llegar a buen fin; esto es, valentía y buena voluntad. ETA no debería contar en este ámbito; sólo los Partidos y Grupos Sociales. La mesa de Negociación es imprescindible y el Gobierno de España no debería poner un muro de hormigón armado, sólo con vistas electoralistas y totalitaristas. El problema de la Paz es nuestro y el conflicto con España sólo se podrá solucionar con diálogo y buena voluntad, de lo que, hasta el momento carecemos. Sin embargo, hay que seguir adelante porque es la única salida. La Paz vendrá por sí sola cuando la sociedad vasca pueda decidir. Gracias a Lokarri por esta oportunidad y por todo su trabajo inconmensurable. | 24.09.2008 13:02
Maribel de Aranoa | Después de leer vuestro comunicado de prensa y aún antes de ello, vuelvo a pensar en el TOTALITARISMO del Gobierno de España. El poder es suyo y sólo suyo. Por algún lado tendríamos, entre todos y también la Izquierda Abertzale que romper esta dinámica. Yo pienso que es difícil que el Nacionalismo Español ceda vista su postura radical y electoralista. Me pregunto cuándo se dejará de utilizar las terribles actuaciones de ETA en contra de un diálogo entre partidos. Ahí teneis que poner de vuestra parte Izkierda Abertzale con valentía, para anular los argumentos que nos están machacando. "Divide y vencerás" se dice y esto es lo que hay. Mila esker a Lokarri por estas iniciativas y otras. Un cordial saludo | 24.09.2008 12:47
Diego Cuadrado | Mila esker, Lokarri, por tener el valor de denunciar claramente este atropello político que estamos sufriendo todos (vasc@s y español@s) cuando el Gobierno utiliza el poder judicial. Esto tiene un nombre: TOTALITARISMO. De acuerdo con J.M. Aguirre. Mucho ánimo, necesitamos oir vuestra voz. | 19.09.2008 16:58
fito | No estoy de acuerdo para nada con el texto. Me parece que Lokarri -eso significa- debería unir y no decir sandeces juridicas que no tienen por donde agarrarse. Lo vuestro sí que es una interpretación torticera del derecho. Es muy güai lo de impulsar una consulta, claro, pero quien puede hacer campaña en contra, en por ejemplo Azkoitia? Con 20 guardaespaldas? que no se acerca ni Xto a oirte?

Primero ETA kanpora, que ra la palabra del Lehendakari. Luego, un par de años de tranquilidad y seguidamnete, todas las consultas que querais, de veras, en situación sosegada e igualitaria. No seamos injustos, por favor! Una vez más, me decepcionais. | 19.09.2008 00:35

Mertxe de Renobales | Completamente de acuerdo con lo que se dice en este texto. En mi opinión, las sentencias recientes (ilegalización de ANV y de Gestoras), además de la declaración de inconstitucionalidad de la Ley del Parlamento Vasco de Convocatoria de una Consulta, por desgracia, proporcionan gratuitamente argumentos a los que apuestan por la violencia para seguir por el mismo camino, ya que las instituciones democráticas cierran las puertas de golpe al diálogo y a la negociación. Así, me temo que seguiremos teniendo violencia.... No es creíble que el gobierno del Sr. Rodríguez Zapatero realmente quiera luchar contra la violencia y el terrorismo.

De acuerdo con el planteamiento de Lokarri. Saludos cordiales. | 18.09.2008 14:37

José María Aguirre | ¿Qué quiere decir Javier con esos comentarios? ¿A quién quiere provocar? Podría aprender primero a escribir para saber qué es lo que quiere decir. Y el anonimato no dice nada positivo de esa respuesta. José María Aguirre | 17.09.2008 17:47
José María Aguirre | Magnífico texto, que debería hacer pensar a Zapatero y a su gobierno. La judicatura española ha descendido a Segunda B. Yo también creo que lo que señalan no es sostenible jurídicamente, pero se alinean con el poder político dominante. Su nervio patriótico español obnubila sus inteligencias, pues no creo que se pueda sostener que la consulta atenta contra la soberanía popular española. Los que creemos en el diálogo y el acuerdo debemos seguir manteniendo estos planteamientos cada vez con más fuerza. Escribo esto después de la sentencia de ilegalización de ANV, que también denuncia Lokarri con fuerza en otro comunicado.Desearía que las fuerzas políticas vascas y los movimientos sociales se unieran para denunciar este atropello. Desgraciadamente esta reacción unitaria no se produce, por lo que todos los partidos políticos (digo todos, también la izquierda abertzale) debería revisar sus viejas estrategias, que nos conducen al impás político. Lokarri debe esforzarse en esta tarea. Más que nunca. Aurrera. José María Aguirre | 17.09.2008 11:09
javier | ¿qué opciones quedan?..os preguntais...esperar a los bárbaros ..lo que habeis hecho desde siempre..cínicos. | 12.09.2008 18:45

Zure iritzia bidali