Bigarren omenaldi honek indarkeriaren deslegitimazioa izango du gai ardatz. Gai horri buruz, bi gogoeta agertu nahi ditu Lokarrik:
1- Indarkeriaren deslegitimazioak pertsona guztien Giza Eskubideen erabateako babesean du oinarria eta baliabide etikoak, bakean oinarrituak eta demokratikoak erabiltzeko konpromiso argia agintzen du egitasmo politikoak defenditzeko orduan. Hutsegite larria litzateke indarkeriaren deslegitimazioa aurkeztea biolentzia indarrean den bitartean arazo politikoei elkarrizketaren bidez aurre egiteko aukerari uko egiteko argudio bezala.
2- Indarkeriaren deslegitimazazioaren aldeko planteamendu honetatik ez da ondorioztatu behar euskal gizartea ez dela irmoki agertzen gai horri buruzko jarrerari dagokionez. Euskal gizartearen gehiengo zabal batek gaitzesten du indarkeria eta soilik gutxiengo murritz batek ematen dio babesa. Erronka ondorengoa da: gutxiengo horrek indarkeria baztertzea eta oinarriak jar daitezela, bai gizarte zein hezkuntza alorretan, Giza Eskubideek tokirik izango ez duten bizikidetza esparrua eraikitzeko.
Azken batean, datorren igande honetan euskal gizarteak aukera berri bat du indarkeria dela-eta min handia bezain konponezina pairatu duten pertsona guztiei laguntza eskaintzeko. Lokarriren nahia da elkartasun adierazpen honi esker biktima guztiei erabateko arreta erakustea, jasandako sufrimendua arinduz eta errekonozituz.
2008ko maiatzak 16