Lokarri

Bazterketa aste bati amaiera jartzen dio EHAK legez kanpo uzteak

2008-09-19 Eskubieak eta askatasunak murriztea ez da ETAren aurka egiteko bidea
 
Prentsa-ohar honen bidez, Lokarrik, akordioaren eta kontsultaren aldeko herritarren Sareak, bere gaitzespen irmoa adierazi nahi dio EHAK legez kanpo uzteko Auzitegi Gorenaren 61. aretoak atzo ezagutzera emandako epaia.
 
ANVrekin jazo den bezala, Zuzenbidezko Estatu batean onartezinak diren eskubideak eta askatasunak murrizktu dira. Beste aukera bat galdu du espainiar Gobernuak norabide aldaketa bat eman diezaion bake prozesua desblokeatzeko bere estrategiari. Demokraziaren oinarriei eragiten diete epai hauek, aniztasun printzipioari eta ideologia, adierazpen, elkartze eta partaidetza askatasunari; Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean eta espainair Konstituzioan jasoak guztiak.
 
Epaiaren berehalako ondorioa da 150.000 pertsonari baino gehiagori ukatu zaiola erakundeetan ordezkatuak izateko eskubidea, kasu honetan, Eusko Legebiltzarrean. Herri burujabetzaren egikaritza arrunt bati daokio eskubide hori. Politikoki eta hauteskundeetan adierazteko sskatasuna kendu diote beste berriz ere euskal hauteleriaren zati bati. Bakea eraikitzeko euskarriak honakak izan behar dira: Biolentziari aurka egitea, printzipio demokratikoak, elkarrizketa eta sentsibilitate politiko ezberdinak aintzat hartzea, konponbideak elkarren artean hartzeko asmoz. Gizartean tirabirak areagotu baino ez dute egiten epai hauek.
 
Horregatik guztiarengatik, Lokarrik honakoa exigitzen dio Rodriguez Zapatero buru duen Gobernuari: amaiera jar diezaiola bazterketan oinarrituriko bere estrategiari, errespeta ditzala ezker abertzalearen ordezkaritza eta hautu politikorako eskubide eta askatasunak eta eskain ditzala konponbide prozesu batera bideratuko duten baliabide demokratikoak.
 
2008ko irailak 19

Zure iritzia bidali