Lokarri

Bake prozesuari bai

2010-04-15

 

-ETAren su-etena

-Gobernuaren erantzun egokia

  Eman zure sostengua Bruselako Adierazpenari

 


Martxoaren 29an, gatazkak konpontzen adituak diren 20 eragilek sostengatutako "Bruselasko adierazpena" aurkeztu zuen Brian Currinek, zeinak bake prozesu baterako atea zabaltzeko ahalmena duen:
 

"Ongietorria eman nahi diegu bere helburu politikoak lortzeko Ezker Abertzaleak proposaturiko urratsei eta publiko egin duen konpromisoari «soilik bide politikoak eta demokratikoekin» eta «indarkeria ezarekin». Gure goraipamena merezi dute. Bete-betean gauzatuta, Europako azken gatazkari amaiera emateko oinarrizko urratsa izan daiteke konpromiso hau. Gogoan hartzen dugu datozen hilabeteek bide eman diezaioketela egoera berri bati, zeinetan bakean, demokrazian eta indarkeria-ezan oinarrituriko baliabideekiko konpromisoa errealitate atzeraezina izango litzateken. Horregatik, konpromiso hau sostengatzera deitzen diogu ETAri, su-eten iraunkorra eta erabat egiaztagarria iragarriz. Halako adierazpenak, espainiar gobernuaren erantzun egokia jasota, ahalbidetuko luke ahalegin politiko berriek eta demokratikoek aurrera egitea, desadostasunak konpontzea eta bake iraunkorra lortzea”.

 

Bakerantz aurrera egiteko bidea zabaltzen du Ezker Abertzalearen urratsa  -zeinetan bere gain hartzen dituen Mitchell Printzipoak, elkarrizketa politikoa garatzeko indarkeriarik gabeko eszenatokia ezinbesteko finkatu zuten printzipioak- zehaztera deitzen duen adierazpen horrek. Su-eten iraunkorra eta egiaztagarria iragatzeko 20 eragileek ETAri egin dioten deia, Gobernuaren erantzun egokia jasota, bakeranzko bidea berreskuratzeko biraketa derrigorrezkoa da. Pauso hori eman ezean ezinezkoa da lortzea. 
 
Nazioarteko eragileek emandako sostenguari gizartearena batuz ezinbesteko diren pauso horiek ematen lagun dezakegu. Beste aukera batek porro egiten utzi behar al dugu?
 
Zuk ere argi esan diezaiokezu ETAri su-eten iraunkorra eta erabat egiaztagarria iragarri behar duela. Zuk ere eska diezaiokezu Gobernuari erantzun egokia ematea. 
 
 
  Bidali zure atxikimendua Bruselako Adierazpenari:
  • *
  • *
  • Eskaera hau bidaltzean, pribatutasun politika onartzen duzu
  • Should be Empty:

 

Lagun iezaiguzu ekimena ezagutzera ematen

Aurrerantzean, guztiok laguntzea da erronka nazioarteko eragileek eskaintzen diguten aukera hau finkatzeko. Horretarako, Lokarrik hainbat bide eskaintzen dizkizu:

 

-Posta elektroniko bat bidal diezaiekezu zure lagun eta edo senideei parte hartzera animatuz. Ekimenari atxikimendua adierazteko Lokarrik zabaldu duen orri honetako esteka emailean kopiatu baino ez duzu.

 

-Atxikimendua biltzeko eskupapera jaitsi eta sinadurak bil ditzakezu. Bildutako atxikimenduak Lokarriren egoitzetako batera eraman daitezke edo info@lokarri.org helbidearen bidez igorri.

 

-Adierazpena ezagutzera emateko eskupaperak ere eskatzen ahal dizkiguzu.

 

-Lokarrik antolaturiko kale-irteeretan parte har dezakezu.

 

-Azkenik, 10€  eman ditzakezu Bruselako Adierazpena ezagutzera emateko 30 foileto bidali ahal izateko.

 

 

Iritziak

Miren Garmendia Altuna | Edozein ekimen pakearen alde ongietorria, baina alde guziak aintzakotzat hartuta, ze bestela erren gelditzen dira saiakera guztiak. | 12.05.2010 16:32
XABI | Kaixo, nere iritzia zera da: katalanek orain dela 20 urte egin zuten berea, hizkuntza landu eta borroka baztertu. | 11.05.2010 20:07
Iker | Itxaropena besterik ez zaigu geratzen; eutsi egin behar !! | 04.05.2010 13:40
Mikel Aramburu Zudaire | Nahiko eszpetikoa naiz prozesu honetan. Ezker Abertzaleak ez du beste erremediorik emandako pauso txiki hori egiteko baina nire iritziz uste osorik gabe eta hau da pena! ETA eta Gobernua ez dira batera fidagarriak. Gizartean nazkatu eta dezpzionatuta gaude, baina itxaropena galtzeko azkena da, ezta? | 30.04.2010 07:21
Ramón | Aurrera Pakeari. Eman denbora... denborari eta ondo egin eta bukatu. Herriak esango du zer Euskadi nahi duen. Danak bihotz zabal izan eta burua bere tokian. | 29.04.2010 18:31
Itziar Eguileor Asua | Eginda dau! Nire lagun guziei bidali dizkiet. | 27.04.2010 17:15
Jose Arrizabalaga Ituarte | Itxaropenez ikusi beharko dugu, baina ... | 27.04.2010 10:19
Maribel Urkiri | Zer esan daiteke azken gertatutakoak ikusita, atxiloketa-atxiloketaren ondoren. Baina, ETA ere noiz erretiratzekotan ˇˇˇ | 27.04.2010 10:18
Pedro | Armak kanpora, ipurdiak aulkietara eta mahaia osatu. Hau da bide bakarra. | 22.04.2010 09:16
Aitor | ETAk argi hitz egiten du onerako zein txarrerako eta argi esan du behar diren pausuak emongo dituela. Gainera, uste dut jadanik batzuk emanda dituela. Arazoa orain estatuaren itxikeria da. | 20.04.2010 19:03
Ane | Atxiloketak eta Estatuaren obstinazioak itxaropenerako gogoak murrizten ditu. Hala ere, jarraitu beharra dago. Ez dago besterik. Estatua \"biluztu\" behar dugu. | 20.04.2010 18:59
Patxi Aznar Bellido | Denek aurrerapausoak eman behar dituztenez, Europatik datozkigun haize fin horiek aprobetxatu egin behar dira. | 20.04.2010 17:15
Ramón Albistur | Bakearen aldeko uhin berri honek esperantzaren sukarrak astintzen dizkigu... Inoiz ez da berandu, beti da gure bihotzetan bake egiteko garaia... Hala bedi. | 20.04.2010 15:11
Belén Martínez | Bat nator Bruselaseko Adiezpenarekin. | 18.04.2010 20:45
Carlos Gebara Urkiola | ETAri pauso zehatzak ematea eskatzen zaio, gobernuari ordez \"erantzun egokia\" edo antzeko parafrasi batekin kitatzen da asuntua. ETAren desagerpenarekin erabat ados egonda, gobernuak eta bere inguruan dauden botere faktikoei askoz gehiago eskatu egin behar zaizkiela uste dut. | 16.04.2010 12:11
Arrate | Itxaropena galtzen ari naiz. Beldurrez bizi gara atxiloketak gaur eta bihar ere bai, nor izango da biharkoa? Argi dago denon aldetik jarri behar dugula indarra, denok egin behar dugua autokritika, baina nekeak, sufrimenduak, beldurrak... Ea denon artean, gure seme-alabentzako, etorkizun hobeago eraikitzen dugun. | 16.04.2010 11:17
Itxaropen handirik ez dut, ikusiz gero nolakoa den sozialisten eta espainolen izaera, baina ekin egin behar da. Heurentzat hitzak ez du baliorik eta beti erabiltzen dute maltzurkeria. Heuren kultura da beti danik. Ikus dezagun bestela zer pasa den Nafarroan, Kataluinako Estatutoaz, pasa zen ETAko su-etenaz nola jokatu zuen Rubalkaba maltzurrak, E.A. Beraz, nazioartean agerian daitezen, zaiatu behar dugu eskatzen , prosezu guztian, nazioarteko representanteak egon daitezela, zeren eta zihur nago bestela, espainolek prest daudela dena zapuzteko. | | 16.04.2010 07:00
Ibon | Ordua dugu iadanik etengabeko sufrimendu honekin amaitzeko. Azken egun hauetako gertaerek nazka ematen didate eta bake prozesua oztopatu baino ez dute egiten. | 16.04.2010 05:35
Bi aldeek onartuko balukete aurrerapen handia izango litzake, baina ez daukat hain garbi jada prest dauden horrelako pausu bat emateko, hau da behin betirako suetena eta EH aurkako jasarpena etetea. | | 15.04.2010 22.41
Elizabeth Macklin | Itxaropentsua, oreka handikoa. Baita hunkigarria ere. Benetan eskertzekoa. Eskerrik asko, haiei eta zuoi ere bai. | 15.04.2010 17:13
Josu Ikatzategi | Irtenbidea elkarrizketa zuzen bidez igarotzen da. Gatazka dagonean, ez dagoenean baina beharra aundia dugu elkarrizketa. Armak eta intolerantzia, alde batean utzi behar degu. Guk gure arrazoia dugu. Besteak bereak. | 15.04.2010 16:28

Zure iritzia bidali