Bake eta adiskidetze prozesuaren Behatoki Soziala hainbat joeratako zenbait jende ezagunek azterketa eta ikerketa batzorde bat osatzen du, eta hauxe du eginkizuna: bake-prozesuaren egoeraz eta bilakaeraz txostena egitea –iradokizun eta gomendioekin– hiru hilean behin. Jendaurrean erakutsiko da txostena, eta ahalik eta gehiena zabalduko du Lokarrik, gizartean zein politikarien artean, Euskal Herrian zein hemendik kanpo.
Txosten honi iritziak agertu, batzordea osatzen duten kideei hausnarketak helarazi edota hurrengo txostenetan aztertu beharreko gaiak proposatu nahi dituzten pertsona guztiek argitaratuko den txosten bakoitzean parte hartzeko galdetegi bat aurkituko dute.